XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iparraldeko gazte-talde bati Arantzazu erakusten 1958an, apaiztu zen urtean, hain zuzen.

Fede mailako lan erraldoien garaiak, euskalgintza sailean ere aberatsak izan zitzaizkion: klasikoak sakondu zituen, euskaltzaleekilako harremanak sendotu, Jon Etxaide, K. Mitxelena, J. Zaitegi, Norbert Tauer, J. M. Barandiaran, J. San Martin, S. Onaindia edo L. Villasanterekin demagun.

Enbata batasun sortu berriaren bileretan parte hartzen zuen eta kontzilioaren irakaspenak jarraitzen.

Euskarari gero eta hurbilago zegoen.

Halako urtze bat moldatuz, elizak pobre, umil, amoltsu eta euskaldun behar zuela sinesten zuen.

1964-1969ra berriz joan zen Parisera ikastera, psikologia eta, bereziki, talde-dinamika, pertsonen arteko komunikazioa, hots.

Parisera bigarrenekoz zoalarik, ikas-denbora barne-hazkurri baliatu zuen, bere hitzen arabera:


Eskual Herrian iragan dituztan
urte horietan, ez dut hainbeste
denborarik izan liburu eta kazeta
irakurtzeko, moimendu eta ideien
segitzeko, gogoa kasik arrunt
arroztua bainuen mundua
inguratzen eta orhatzen duten
oraiko aldeeri. Nahi dut ene
jakitatea berritu eta ene
pentsakera barnatu.

1965ean, bizkitartean, dolorezko urtea higatu zitzaion, anaiaren istripuz galtzearekin.

Primaderan hiru poema idatzi zituen: Dolorezko izarrak, Iraun baleza eta Mundu zabalerako.

Kontzilioaren bukaerak eta 1968ko maiatzak Parisen harrapatu zuten Manex.

Ondar gertakari honen azterketa Jakin aldizkariaren orrialdeetan sartu zuen Egunean eguneko borroka titulupean.

Mundu berria iragartzen zuen Manex Erdozaintzi-Etxartek.

1970eko hamarkadan, beste askok bezala, bere utopiak errealitate bihurtzeko obrei lotu zitzaien.

Euskal kulturaren alorrean gero ospe gehiago erdiesten ari zen Ibarlako olerkaria.

Herriaren suntsitze izigarriari kolpez kolpe eman ihardespenak ziren haren poemak.

Populu bat xutik (1967) edo Hil zorian ote gara? (1969) (...)